Info gida 2023

«Lizarrietako lepoa denentzat prestatuta dago eta bertan badago zer egin»

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 20a, 12:00

Sarako leku berezia da Lizarrietako lepoa, Daniel Oltzomendik azaldu bezala; «mugaz gaindiko gune biziki interesgarria da, Euskal Elkargoak bertakoentzat prestatua. Hiru ibilaldi badira bertan, ibiltzeko ez ezik ikasteko prestatuak, panel informatiboekin. Txoriak ikusteko eta bizikletan ibiltzeko ere leku ezin hobea da».

Gunea «denentzat» da, «ahalmen urritasuna dutenentzat edo elbarrituentzat prestatua dago eta badago zer egin. Jatetxeak ere baditugu, lagunekin edo familian momentu goxo bat partekatzeko». Gainera, Lizarrieta Aventures aplikazioa garatu dute, «natura eta historia ikasteko jokoen bitartez, batez ere gazteei zuzendua. Arrakasta haundia du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun