Euskarabenturak Urdazubin egin du geldialdia

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 19a, 08:00

Uztailaren 18ko etapan, Lesakatik Urdazubirako bidea egin dute Euskarabentura ekimeneko ibiltari gazteek. Maulen hasi eta Getxora bitarteko ibilbidea egiten ari dira eta egunotan eskualdean barna ditugu 125 gazte hauek. Astearteko etapa bukatzerakoan Aranzadi Zientzia elkarteko Mikel Etxeberriak gure baso eta landareen inguruko solasaldia ere eman zien. Argazkiak: Arantxa Etxeberria

Gaur utziko dute eskualdea; goizean Urdazubi eta Amaiur arteko bidea osatzekoa dute oinez. Amaiurko gaztelua bisitatuko dute eta handik Baionara joanen dira autobusean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun