Azpiegiturei dagokienez, «uraren arazo gehienak konpondu ditugu, baina erauntsiek erakutsi duten moduan, leku batzuetan instalazioak berritu, garbitu eta haunditu beharko dira». Gainera, «Xaretako gainerako herriekin harremana berpiztu nahi dugu hainbat proiekturen bidez».
Turismoari dagokionez, «Koronabirusak ondorioak izan bazituen ere, joan den urtea ongi joan zen eta normaltasunera bueltatu gara. Ekainean jende mordoa ibili da eta udan gehiago espero dugu. Turismoa diru-sarrera garrantzitsua da herrian, eskaintza zabala dugu eta ez dugu arazorik izaten bisitarien eta herritarren artean».