Lezeetan «gehienentzat egokia den bisita gidatua» dute: «historiaurreaz, geologiaz, eta naturaz aritzen gara, baita euskaldunen jatorriaz eta mitologiaz ere, Joxemiel Barandiaran euskal antropologo haundiak egindako ikerketen arabera». Honi buruz sakontzeko bertako museoa libreki bisitatu daiteke, eta kanpoan parke megalitikoa dute, «gure arbasoen hileta errituak eta monumentuak berrosaturik ikustera ematen duenak». Gainera, ostatua urte osoan irekia dute eta udan jatetxea irekitzen dute.
Udari begira, 30 bat bisita egiten dituzte egunero, eta Euskal Herriko ondarea aitzinera eramateko, bisitak euskaraz egitera animatu ditu herritarrak. Aitortu duenez, «bisitarien fluxua kudeatzea erronka haundia da, baina guretzat kalitatea funtsezkoa da eta gure gune naturalak zaindu behar dira».
Azkenik, «bisita gidatuak alde batera utzita, ondareari buruzko gaualdiak antolatu nahi ditugu, bakoitzak bere historia berreskuratu eta bere kultura aberastu dezan. Agenda gure web orrian dugu. Ikas dezagun gure iragana ulertzen, gure etorkizuna hobeki eraikitzeko!».