Eskaintza zabala dute herrian bisitariendako: «alde batetik klaustroa dugu, euskal artisten erakusketa haundi batekin eta interpretazio zentroarekin, herriaren historia kontatzen duena. Handik hurbil XVIII. mendeko errota dugu, bisita gidatuetan martxan paratzen duguna. Bertzalde kobazuloak daude, bisita gidatuarekin, eta aldez aurretik erreserbatzea komeni da. Gainera, herrigunean bertan animaliendako babesleku bat dugu, kanpoko espezieak ikusteko eta ukitzeko aukera ematen duenak: loroak, otsoak, surikatak… eta azkenik Dantxarinea auzoa, jende aunitz erakartzen duena».
Honez gain, berrikuntza haundi bat abiatu dute ekainean; «bizikleta elektrikoen alokairua. Gidari batekin edo bizikletak daukan nabigatzailearekin herriko inguruak eta mendiak ezagutzen ahal dira, eta bisita kulturalak egin daitezke Baztaneraino, adibidez. Plazan bertan har daitezke eta nabigatzaileak azalpenak ematen ditu, bakoitzak nahi duen iraupenaren araberakoak. Natura ezagutzeko modu desberdina eta garbia da».