Bestak 2023

Jondoni Petri bestak ekainaren 30etik uztailaren 4ra prest dituzte Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 28a, 09:00
Igande arratsaldean eginen dute ahate jokoa Senpereko bestetan.

Ortziraleko adinekoen bazkariarekin hasi eta astearteko komertsanteen egunarekin bukatuko dira

Jondoni Petriren omenez Senperek antolatzen ditu uda sarreran besta xarmantak. Gazteen komiteak bere indar guziak ezartzen ditu denen gustuko programaren antolatzen. Aurten ere, ortziraleko adinekoen bazkariarekin hasi eta astearteko komertsanteen egunarekin bukatuko dira.

  • Ekainaren 30ean, ortziralean, adinekoen bazkaria Aroberri ostatuan (12:00), Eskolen lasterketak kirol-zelaian (14:00), Zintzur bustitzea pilota plazan (20:00), Zikiroa Baga-Bigak animatua (21:30), etxeratzea taxiz urririk.
  • Uztailaren 1ean, larunbatean, Ball Trap ehiztarien Ttattolan (09:00), Gakoen emaitea komiteari (12:00), Beer Pong lehiaketa (14:30), Pilotari gazteen finalak pilota plazan (16:00), Futboleko finalak kirol zelaian (17:00), Oxtika Txaranga (20:00), Dupla taldearen kontzertua (23:00) eta dantzaldia Katxi taldearekin (00:30).
  • Uztailaren 2an, igandean, Meza nagusia Batteria txarangak animatua (10:30), Aperitifa Herriko-etxeak eskainia (12:00), Herritarren bazkaria, paella (13:30), Ahate jokoa (18:00), Kantaldia Indigo taldearekin (19:00), Elektrokela txaranga (20:00), Dantzaldia Koloka taldearekin (23:00).
  • Uztailaren 3an, astelehenean, Komitearen desfilea Erdi Aroa lemapean (16:00), Dantza Piko, Patxi ta Konpainiak animatua (19:00), Ixtaklok txaranga (21:00), DJ Mathieu (23:00).
  • Uztailaren 4an, asteartean, Herriko ostalerek antolaturik, «Casetas» moduan, komertsanteen eguna, pilota plazan.

Besta alai eta zoriontsuak iragan daitezela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun