Bisitari aunitz izaten dituzte garai honetan, «ekainean bertako jendea etortzen da gehienbat; eskolak, jubilatuak… eta uztailean kanpotar gehiago etortzen dira; Kataluniatik, Madrildik, Valentziatik, Andaluziatik eta baita Frantziatik ere. Leku onean daude kokatuak lezeak».
Bisita gidatuez gain, denda ere badaukate, «eta oroigarriak saltzen ditugu, baita bertako produktuak ere: Urdazubiko gasna, Baztango marmelada, eztia, ardo xuria eta pomadak… hemen egindakoak».