Ttipi Txartela

«Denentzako irisgarritasuna dugu helburu Zugarramurdiko lezean»

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 3a, 12:00

Zugarramurdiko lezeko Ainhoa Aguirre Lasak azaldu digunez, «lurrazaleko gune karstiko ikaragarria da lezea, Zugarramurdiren herrigunetik mendebaldera kilometro erdi eskasera»

Naturgune honen kudeaketak, «Sorginen Museokoarekin batera, tokiko garapen iraunkorrean aurrera egiteko aukera ematen digu. Alde batetik, herriaren Historia eta nortasuna errespetatuz, esperientzia-turismoaren ildotik produktu erakargarriak sortzen joan gara azken hamabost urteetan eta bertzalde, Zugarramurdiarren zerbitzura dauden espazioen erabilera ere uztartzen dugu».

Bertze profesionalekin elkarlanean aritzen dira, Lurpea, Ondarezain eta Nafarroa Ezagutu sarearekin, errate baterako, «eta erakusketa, solasaldi eta kontzertuen programazioak bertze diziplinako lanbideekin sareak ehuntzea ahalbidetzen digu. Etengabeko ikaskuntza honek erne mantentzen gaitu eta gure lana aberastu».

«Denentzako irisgarritasuna dugu helburu nagusien artean, ibilbideen diseinuan, bisitetan eta baita ematen dugun informazioan ere. Laster web berria aurkeztuko dugu zentzu honetan landutako hobekuntzekin». Gainera familiei zuzendutako 'Abentura mitologikoa Zugarramurdin', altxorraren bila moduko esperientzia Aste Saindurako prest izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun