Bernard Elhorga izanen da Senpereko auzapez berria

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 26a, 20:30

Dominique Idiart, Bernard Elhorga eta Christophe Jauregi, bozen emaitzak jakin ondoko agerraldian

Gaurko bigarren itzuliak erabakita utzi du zein izanen den Senpereko auzapez berria: Bernard Elhorga buru duen eskuin zentroko Egin Senpererendako (Agir pour Saint-Pee) taldeak eskuratu ditu 1.333 boz (lehen itzulian 1.115 atera zituen). Bigarren Christophe Jauregi buru duen Hats Berri gelditu da 1.233 bozekin (lehen itzulian 1.080 atera zituen). Eta hirugarren Dominique Idiart azken auzapezaren Elgarrekin Senpererentzat taldea 886 bozekin (lehen itzulian 891 atera zituen).

Martxoaren 3an elkartuko da kontseilu berria

Ortzirale honetan, arratsaldeko zazpietan, deituak daude bilkurarat herriko kontseilurako hautatuak izan diren kide berriek. Denetara 29 hautetsi daude Senpereko Herriko Etxean: oraingoan 21 Agir pour Saint-Pee taldekoak izanen dira, 5 Hats Berri taldekoak eta 3 Elgarrekin Senpererentzat taldekoak.

Bilkura horretan hautatuko dute auzapeza eta zehaztuko dute axuanta kopurua, eta, horren arabera, axuantak ere hautatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun