Inauteriak 2023

Ohiko hiru eguneko programarekin ospatuko dituzte aurten inauteriak Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 17a, 10:00

Otsailaren 19tik 21era musika eta umore ona izanen dira nagusi herrian

Otsailak 19, igandea 
09:00etan gazteen gosaria Gauiñara elkartean, aurtengo mozorroen gaia: baserria. Ondotik Dantxarineko bentetan barna ibiliko dira musikarekin. 21:30ean pintxoak eta musika Gauiñaran, mozorrotuak etorri!

Otsailak 20, astelehena
09:00etan gazteak elkartu eta etxez etxe ibiliko dira musikarekin. 09:30ean gaztetxoenak etxez etxe abiatuko dira musikarekin. 21:30ean pintxoak eta musika denontzat Gauiñaran. 

Otsailak 21, asteartea
09:30ean gaztetxoenak elkartu eta etxez etxe abiatuko dira musikarekin. 12:00etan gazteak etxez etxe abiatuko dira musikarekin. 21:30ean pintxoak eta musika Gauiñaran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun