Euskaraldia

Euskaraldiarekin bat eginez aperitifa egin dute Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 29a, 07:00

Euskaraldi betean, euskaltzaleak elkartu eta euskararen aldeko ariketa erraldoi honi ikusgarritasuna emateko, aperitifa izan zuten joan den larunbatean Urdazubin eta bide batez, argazkia atera zuten Harremana jubilotekako lagunek egindako irudiekin. Euskaraldiaren hirugarren edizio honetan 78 lagunek eman dute izena Urdazubin,  74 ahobizik eta lau belarriprestek. Horrez gain, eskolak arigune gisa eman du izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun