70 arizaletik goiti, dozena bat musikari, artzainak, laguntzaileak... denera 100 lagunek baino gehiagok hartu dute parte asteburuan eman duten pastoralean. 11:30ean desfilea egin zuten parte hartzaile denek herrian zehar, ondotik bazkaldu, eta 15:30ean egin zuten emanaldia larunbatean eta igandean Zugarramurdiko leizean. Sarrerak aspaldi agortuak ziren, eta leizea goraino bete zen pastoralaz gozatzeko.
Oraindik ere pastorala ikusi ez dutenek, asteburu honetan izanen dute bigarren aukera Saran. Larunbatean eta igandean, 15:30ean emanen dute plazan. Saran ere egitarau bera izanen dute, 11:30ean desfilea, ondotik bazkaria eta 15:30ean pastorala. Sarrerak oraindik eskuragai daude esteka honetan.