Senpereko gazte bat atxilotu dute higiezinen kontrako pintaketekin lotuta

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 5a, 09:40

Euskal Irratiak jakinarazi duenez, Urruñan atxilotu dute eta Pauera eraman dute. Atxiloketa salatzeko arratsaldean elkarretaratzea eginen dutela adierazi du Berria egunkariak. 19:00etan Senpereko Herriko Etxearen parean egin dute hitzordua.

Ez da etxe agentzietan izandako pintaketen karietara poliziak Senpere inguruan atxilotu duen lehenbiziko gaztea. Joan den ekainean bertze lau lagun atxilotu zituzten eta kargurik gabe libre utzi zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun