2002ko maiatzaren 12an eguraldi ederra egin zuen eta 60.000 lagun inguru elkartu ziren Senpereko aintziraren inguruan. Urte hartan bi helburu nagusi zituen Seaskak: Hazparnen eta Donibane Garazin ikastetxe berriak sortzea. Izan ere, Seaskaren arazorik nagusiena haurren eskariari behar bezala aurre egiteko egoitza eskasia baitzen. Orduan 2.000 haur zeuden Seaskaren ikastoletan, Ipar Euskal Herriko haurren % 6a.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.