Senpereko Jean Marc Dupont, bakarka eta laguntzarik gabe Atlantikoa arraunez zeharkatzea lortu duen bakanetariko bat da. Gailurrak eta basamortuetako dunak esploratu ondotik, uhainen gibeleko bazter berrien ezagutzeko burutik ezin kenduriko ametsa zuen. 87 egun, borrokaz, hersturaz eta zorionez beteak. Itsasoak nortasunari eragiten diom aztarna progresiboa eta indartsua, itsasgizona zorion betetasunaren eta etsimendu orenen artean kulunka araziz. Bere orekaren atxikitzeko eta abenturaren muturreraino joateko helburu bakarra: «Norabidea fermuki atxiki!».