22. Korrika

Korrikaren bueltan egun osoko besta antolatu dute apirilaren 9rako Saran

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 23a, 17:00

Korrikaren lekukoa 2013an Saratik igaro zenean.

Apirilaren 9an igaroko da Korrika Saratik 09:30ak aldera, eta egun horretarako bazkaria eta animazioa antolatu dituzte Sarako plazan Korrika sustengatzen duten herriko elkarteek.

Goizean Korrikarekin batera lasterka ibili ondotik, 12:00etan aperitifa alaitua eginen dute plazan, 14:00etan bazkaria eta 17:00etan Kaxkatu taldearen eskutik kontzertua. Bazkaria Mimosak, Arkak, Plekak, Akokak eta Arrayak prestaturik izanen da, 20 eurotan helduentzat eta 5 eurotan haurrentzat.

Txartelak eskuragarri izanen dira apirilaren 2tik aitzinera Herriko etxeko edantegian, Arkan eta Plekan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun