1980ean, Pott Banda desagertu zen urte berean argitaratu zuen Ruper Ordorika abeslariak Hautsi da Anphora diskoa, eta mugarri bat izan zen euskal kantagintzan. Orain, disko hori kaleratu eta 42 urtera diskoan agertzen diren kanta guztiak berreskuratu ditu Ordorikak, eta Mugalaris taldearekin batera interpretatuko ditu. Loraldia Jaialdiarekin batera ondu dute ikuskizuna, eta Bernardo Atxagaren testuak ditu oinarrian.
Igandeko sarrerak esteka honen bidez lortu daitezke. Publiko orokorrarentzat hamar euroko prezioa du bakoitzak, eta Korrika laguntzaileentzat zortzi eurokoa.