22. Korrika Kulturaleko ekitaldien berri eman du gaur AEKk eta Ruper Ordorikaren 'Hautsi da Anphora' ikuskizuna izanen da ekitaldi nagusia, Loraldiak jaialdiarekin elkarlanean antolatua eta Euskal Herriko hainbat herritan eginen dena. Senperen izanen da lehenbiziko emanaldia, martxoaren 6an Larreko kultur gunean 17:00etan. Ruper Ordorikaren izen bereko diskoan oinarritzen da ikuskizuna, Bernardo Atxagaren hitzekin eta Mugalaris taldearekin elkarlanean.
Eskaintza kultural zabala
Senperez gain, emanaldia Iruñean, Bilbon, Eibarren, Gasteizen eta Oreretan izanen da, baina ez da ikuskizun bakarra izanen; eRRe antzerkia eta bertsoa uztartzen dituen ikuskizuna Zarautzen, Gasteizen eta Astigarragan izanen da Lanku kultur zerbitzuen eskutik eta Antigone edo ezetzaren beharra Horman Poster kolektiboaren antzerkia Agurainen eta Donostian. Honez gain, Jon Maiaren Kantu bat gara, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunak eta Axut taldearen Amua antzerkia ikusgai izanen dira hainbat euskal herritan.