Zuhaitz lepatuei buruz aritzeko egun teknikoa antolatu du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 25a, 18:00

Zuhaitz baten lepatzen trebatuko dira parte-hartzaileak, zuhaitz mota, formak eta egurraren erabilpen anitzak kondutan hartuz.

Otsailaren 9an eginen dute Ainhize-Monjolosen, Dominique Mansion adituarekin.

Association Française d’Agroforesterie (AFAF) eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) elkarteek zuhaitz lepatuez egun tekniko bat animatuko dute, 2022ko otsailaren 9an, Ainhize-Monjolosen, 09:30etik 17:30era.

Zuhaitz lepatua: erabilpen anitzekoa goiburua duen formakuntza hau bi partetan iraganen da: lehenik zortzi oreneko parte teorikoa etxetik segitu beharko dena eta jardunaldi tekniko bat, otsailaren 9an iraganen dena. Formakuntza hau laborariei eta egurgintzan ari direnei zuzendua da eta Dominique Mansion jaunak animatuko du eguna.

Helburu pedagogikoak :

  • Zuhaitz baten lepatzen trebatzea, zuhaitz mota, formak eta egurraren erabilpen anitzak kontuan hartuz.
  • Kudeaketa hoberena ukaiten ikastea, izan indibidualki edo laborarien artean, lepatzen den zuhaitz bakoitzak eman dezaken egur kantitateari egokituz.

Informazio praktikoak:

Mugikortasun murriztua duten pertsonak gure zerbitzuetatik hurbiltzen ahal dira haien harrera elkarrekin prestatzeko.

Izen-emaite orri hau bete behar da: IZEN EMAITE ORRIA

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun