22. Korrika

Korrikako arropak salduko dituzte larunbatean Saran eta abenduaren 18an Senperen

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 10a, 19:00

AEK-k azaroan iragarri zuen martxoaren 31n Amurrion (Araba) hasi eta apirilaren 10ean Donostian bukatuko dela 22. Korrika. Hitzekin. Hitza eta ekintza lelopean eginen dute. Horren karietara, Korrikako arropak salgai paratuko dituzte egunotan Saran eta Senperen

Saran, larunbatean, abenduaren 11n, Pleka trinketean ariko dira, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Senperen, berriz, abenduaren 18an salduko dute, 10:00etatik goiti Tedokafe ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun