Koronabirusa

Zugarramurdiko eskolan 3, 4 eta 5 urtekoen ikasgela konfinatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 8a, 18:00

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, azken orduetan herrialde osoan 177 ikasle konfinatu dituzte, eta horien artean daude Zugarramurdiko eskolako Haur Hezkuntzako 3-4-5 urtekoen ikasgelakoak. Nafarroan orain 1.159 ikasle daude konfinatuak, 41 ikastetxetako 66 ikasgelatakoak hain zuzen ere: 13 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 53 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun