Epaileak lau urteko espetxe zigorra ezarri dio istripuan txirrindula bat hil zuen gidariari

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 29a, 16:15

Iruñeko Zigor Auzien 4. Epaitegiak 4 urteko kartzela zigorra ezarri dio Urdazubiko 44 urteko gidariari bi deliturengatik: alde batetik 3 urteko kartzela zigorra zuhurtziagabekeria larriarekin gidatuz hilketa delituaren egile gisa eta, bertze aldetik, bertze urte bateko kartzela istripuaren tokitik alde egin eta biktima ez laguntzeagatik. Epaia ontzat eman dute bi aldeek eta istripuaren egunaz geroztik kartzelan dagoen akusatuak, gaur goizeko epaiketan, barkamena eskatu dio biktimaren familiari.

Lehenengo delituagatik epaileak «kaltea konpontzeko aringarria» aplikatu du, akusatuak epaitegian 60.000 euroko kalte-ordaina eman duelako. Bigarren delituagatik, epaileak «mozkorkeriaren aringarria» hartu du kontuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun