Koronabirusa

Ipar Euskal Herrian uztailaren 1etik aitzinera kanpoan maskara janztea ez da beharrezkoa izanen

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 11:30

Larhungo trena hartzeko zain.

Frantziako Osasun zuzendari nagusiak, Jerôme Salomonek, RTLko goizeko saioan erran duenez, uztailaren 1etik aitzinera, baldintzek uzten badute, ez da derrigorrezkoa izanen maskara erabiltzea kanpoan ibiltzerakoan eta 23:00etan etxeratzeko agindua ere alde batera utziko dute. Hala ere, prebentzio neurriekin segitu beharko da eta, jakina, barnera sartzean maskara erabili beharko da.

 

«Egutegi koherentea dugu, progresiboa, egoeraren bilakaerari lotua, frantziarrek ezagutzen eta errespetatzen duten egutegia, eta, beraz, dena ongi badoa, ekainaren 30ean bertze egoera batera pasatuko gara», azaldu du Salomonek RTLn egindako elkarrizketa batean.

Ekainaren 30ean lau etapatan deseskalatzeko egutegiaren laugarren eta azken fasea osatuko da. Beraz, uztailaren 1etik aitzinera indarrik gabe geldituko da 23:00etan etxeratzeko agindua ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun