Ingurumen eta klima-neurriak hartzen ahal dituzte Ipar Euskal Herriko laborariek PAC laguntzak galdegiterakoan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 9a, 18:00
Larrun-Xoldogaina inguruko laborariek ere ingurumena zaintzeko neurriak har ditzakete PAC laguntzak galdegiterakoan.

Aurten Larrun-Xoldokogaina eta Lizarietako lepoan eta Urdazuri errekaren inguruetan ere egin daitezke

Aurten ere, urte bateko ingurumen neurriak (MAEC) hartzen ahal dituzte laborariek beren PAC laguntzak galdegiterakoan, Ipar Euskal Herriko Natura 2000 guneetan. Euskal Herriko Laborantza Ganbara MAEC horien animazioaz arduratzen da, Ühaitza, Errobi, Artzamendi eta Mondarain guneetan, baita gure inguruko bi gune berritan, Larrun Xoldokogaina eta Lizarrietako lepoa, alde batetik, eta Urdazuri inguruan.

Larrun-Xoldokogaina eta Lizarietako lepoa

  • Artzainen kudeaketa hobetzea, 75,44 euro hektarea bakoitzeko
  • Iratze-sega tradizionala 95,42 €/ha
  • Iratzearen goiz-moztea 170,86 €/ha
  • Artzainen kudeaketa hobetzea eta irekia mantentzea 170,86 €/ha
  • Tratamendu herbizidarik eza 139,08 €/ha
  • Tratamendu fitosanitario eza 282,04 €/ha
  • Belar-estalki bat sortu eta mantentzea (antzina, laboreak belardi bihurtzea) 304 €/ha

Urdazuri

  • Belai nabarmenak mantentzea 353 €/ha
  • Lorediaren aberastasunari eustea 66 €/ha
  • Ripisilveen mantentze-lanak 1,5 euro metro lineal bakoitzeko
  • Tratamendu herbizidarik eza 139,08 €/ha
  • Tratamendu fitosanitario eza 282,04 €/ha

Neurrietaz xehetasunak ikusgai daude www.ehlgbai.org gunean edota Euskal Herriko Laborantza Ganbarako teknikariak zuzenki  deituz:

  • Artzamendi eta Mondarain: Guillaume Cavaillès, 06 89 72 54 14, 05 59 37 18 82
  • Ühaitza, Errobi eta Urdazuri: Mikel Sainte-Marie, 07 69 08 40 70, 05 59 37 18 82
  • Larrun-Xoldokogaina eta Lizarietako lepoa: Étienne Jobard, Mikel Sainte-Marie, 05 59 37 18 82

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun