2021eko PAC laguntza galdeetan lagunduko du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 6a, 11:00
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitza, Ainhize-Monjolosen.

Télépac kanpaina berria idekia da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Laborariek Euskal Herriko Laborantza Ganbararen zerbitzueri dei egiten ahal diete beraien desmartxetan lagunduak izateko. Beraien teledeklarazioetan laguntza eskainiko dute, bai Ainhize-Monjoloseko egoitzan, baita permanentziatara etorriz ere. Bi kasuetan, hitzordu bai aitzinetik finkatu beharko da 05 59 37 18 82 telefono zenbakira deituz.

PAC permanentziak

PAC permanentziei dagokienbez, apirilaren 21ean, asteazkenean 09:00etatik 17:00etara Senpereko Herriko Etxean izanen da; apirilaren 22an, ortzegunean 09:00etatik 17:00etara Urruñako Herriko Etxean; apirilaren 28an, asteazkenean 09:00ettaik 17:00etara Mauleko Zerbitzu gunean; apirilaren 29an, ortzegunean 09:30etik 17:00etara Atharratzeko Zerbutzu gunean eta maiatzaren 6an, ortzegunean 09:30etik 17:00etara Atharratzeko Zerbitzu gunean.

 

Erretretarako dretxoak

Laborarien erretreta hartzearen inguruan antolatu jardunaldien karietara, Euskal Herriko Lanborantza Ganbarak erretreta-dretxoak aipatzeko erretratik hurbil diren laborariak gobidatu ditu gaur goizean. Izan ere, karia hortara, Isabelle Laclau, MSAko aholkularia etorriko da Ainhize-Monjolosera apirilaren 6n, asteartean 09:30etik 13:00etara.

Bertzeak bertze, erretreta hartzeko adina, erretretaren kalkuloa, segitzen ahal diren aktibitateak, zein baldintzetan, urrats administratiboak eta bertze zenbait gai aipatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun