Euskal Herrian mugarik ez! aldarrikatuko dute igande eguerdian Lizarietako lepoan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 13a, 09:00

Euskal Herrian mugarik ez! aldarrikatzeko, ekitaldia antolatu dute bihar 12:00etarako EH Baik eta EH Bilduk Lizarietako lepoan. Horri begira bi alderdiek abiatu duten izenpetze kanpainak mila herritar baino gehiagoren sostengua bildu duela eman dute jakitera berriki. Izena emateko aukera zabalik dagoen oraindik ere.

Pirinio Atlantikoetako prefekturak pasa den urtarrilaren 14an Ipar eta Hego Euskal Herria lotzen dituzten zortzi pasabide hestea erabaki ondotik, hori salatzeko mobilizazioak izan dira kasik asteburu guzietan.

Bihar, otsailak 14, itxiera indarrean sartu zenetik hilabete bat beteko denean, Sara eta Etxalar lotzen dituen Lizarietan eginen dute protesta ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun