Frantziako Estatuan Covid-19aren hedapena «kontrolatuta» badago ere, egoerak «zaurgarria» izaten segitzen du. Azken 24 orduetan 23.852 kutsatze berri izan dira, eta Covid-19aren eraginez, 232 heriotza gehiago. Horrela, Frantziako Estatuan 69.000 heriotzen kopurua gainditu da.
Lehen ministroaren hitzetan «txertoa» izanen da egoera honen irtenbide bakarra. Herritarrei «pazientzia» eskatu die, «hurrengo hilabeteetan txertatze orokortua» oraindik gauzatuko ez delako. Hala ere, Osasun ministroak jakinarazi duenez «nahi duten herritar guztiak txertatuk izanen dira». Oraingoz, 300.000 lagun inguru txertatu dira Frantziako Estatuan, tartean osasun arloko 190.000 langile. Helburua finkaturik dute eta beteko dutela gaineratu du Osasun ministroak, «hilabete bukaerako milioi bat lagun txertatuak izanen dira Frantziako Estatuan». Astelehenetik aitzinera, 75 urtez goitiko edozein pertsona zaurgarri txertatzen ahalko da, 700 bat gunetan, hitzordua aitzinetik hartuz gero.