Iragan maiatzean aitzinatu zuen Euskal Hirigune Elkargoak oihalezko bina maskara banatuko dizkiela Ipar Euskal Herriko herritar guztiei. Sarako kasuan, maiatzean banatu zuten lehenbizikoa eta uztailaren 23an hitzartu zuten bigarrena banatzeko eguna Lur Berri gelan. Baina herriko kontseilutik adierazi dutenez, zehaztutako banaketa egunetan ez ziren herritar guztiak hurbildu eta hala, oraino maskara hartu ez dutenek herriko etxean biltzen ahal izanen dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.