Kontrabandisten lasterketa igandean Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 27a, 14:30
Lasterkariak plazatik abiatuko dira, 18:00etan.

Sara Korrika elkarteak antolatuta, heldu den igandean, agorrilaren 30ean, Kontrabandisten Lasterketa izanen dute Saran. Lasterkariek, Sarako plazatik abiatuta, 8,4 kilometroko itzulia egin beharko dute, 77 metroko desnibela duena. Kanaldudek 18:00etatik aitzinera zuzenean eskainiko du. 

Ikusi iazko argazki guztiak hemen klik eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun