Joseba Larralde beratarrak eta Amaia Saint Martin saratarrak irabazi dute Sarako Kontrabandisten Lasterketa

Guillaume Levoy baionarrak eta Asier Apezetxea aranztarrak osatu dute gizonezkoen podiuma

35 lasterkarik osatu zuten igandean egin zen lasterketa. Hala ere, ez zen eguneko hitzordu bakarra izan. Kontrabandisten lasterketaren harira, goizez eta arratsaldez hainbat ekitaldi izan ziren eta jendetza bildu zen Sarako plazaren inguruan.

Sortzaileen azoka, pottoka gainean haurrentzako ibilbideak, estangatarren trikitixa doinuak, Oier eta Donato Larretxearen eta Peio eta Jon Telletxearen arteko herri-kirol saioa, joaldunak... Sara Korrika elkarteak antolatu Kontrabandistesn Egunaren karietara, ez zen animaziorik falta izan egun osoan Saran.

17:00etan hasi ziren lasterketak. Lehenbizi, bi taldetan banatuta, haurrak aritu ziren, eta 18:00etan helduen txanda izan zen. Gizonezkoetan, guztietan bizkorrena Joseba Larralde beratarra izan zen. 40 minutu eta 35 segundoko denbora behar izan zuen 8,4ko ibilbidea osatzeko. Bere gibeletik, Baionako Guillaume Levoy sailkatu zen (40:24) eta Asier Apezetxea aranztarra helmugaratu zen hirugarren (42:30). Emakumezkoetan bizkorrena Amaia St Martin saratarra izan zen (57:58) eta bigarren Baionako Amandine Levoy sailkatu zen (01:02:35).

Helmugara ailegatu ziren 35 lasterkarien artean hainbat izan ziren eskualdekoak. Ikusi hemen sailkapena.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun