France 2 telebista katean atzo egin zituen adierazpen horiek ministroak eta gaineratu zuen, «hezkuntza ez dela doikuntza-aldagai bat». Asteartean SNUipp-FSU irakasleen sindikatuak ikastetxera itzultzeko egun batzuk gibelatzea eskatu zuen, irakasleak ahalik eta hobekien presta zitezen. Baina Blanquerrek ikasturtea irailaren 1ean hasiko dela berretsi du. Horrekin batera, osasun protokoloak «egoera guztiak aurreikusten» dituela adierazi du: «gure bi helburuak ziurtatzeko bidea ematen digu: guztientzako babesa eta guztientzako hezkuntza».