Frederic Haranburu libre uzteko eskatuz mobilizazioa deitu du Bake Bideak Senperen

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 17a, 11:00
Bakea Bideak deitutako bertze mobilizazio batean hartutako irudia.

Frederic Haranburu Xistorrek joan den apirilaren 30 urte bete zituen kartzelan eta Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak uztailaren 9an aztertu zuen Senpereko presoak aurkeztutako askatasun eskaera. Uztailaren 24an jakinaraziko dute auzitegiaren erabakia eta biharamunean, uztailak 25, Bake Bideak elkarretaratzea eginen du Senperen.

Heriotzeraino kondena bete? 30 urte aski da! Xistor askatu! lelopean egin dute mobilizaziorako deia bake prozesuaren aldeko eragileek. Uztailaren 25ean egina dute hitzordua, 11:00etan, Senpereko bi sartzeetan, Netto supermerkatua dagoen tokian eta Xistera handia dagoen biribilgunean. Lehenbizikoan BAB hiriguneko, Lapurdi barnealdeko, Nafarroa Behereko eta Zuberoko jendea bildu nahi dute eta bigarrenean, Hego Lapurdiko jendea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun