Frederic ‘Xistor’ Haranbururen hirugarren askatasun eskaera gaur aztertuko dute Parisen

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 9a, 11:00

Bizi guztiko kartzela zigorra du Frederic Haranburu Xistor Senpereko presoak, eta joan den apirilean 30 urte bete zituen kartzelan. 2008tik baldintzapeko askatasuna eskatzeko aukera du eta hiru aldiz egin du eskaera. Aitzineko bi aldietan, ordea, ukatu egin zioten. Gaur hirugarren eskaera aztertuko du Parisko Zigorren Aplikaziorako Auzitegiak.

Joan den urtean egin zuten bigarren eskaera eta epaileak presoa askatzearen alde egin bazuen ere, prokuradoreak erabakiari helegitea paratu eta preso atxiki zuten, Dei Auzitegiak helegitea aztertu bitartean. Gaur egun preso dagoen Lannemezango kartzelako zuzendariak ere Haranburu libre uztearen alde egina zuen. Joan den irailean 5ean aztertu zuten helegitea eta Dei Auzitegiak urriaren 10ean jakinarazi zuen baldintzapeko askatasun eskaerari uko egin eta kartzelan atxikitzeko erabakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun