Duela aste batzuk, astebete iragan zuen Senperen Baionako Jour de Fête (Besta Eguna) antzerki taldeak erakustaldi bat ontzen. Horren emaitza, Bidea antzezlana, uztailaren 10ean, ortziralean, 19:30ean eskainiko du Senpereko Bastid Etxeberriako lorategian. Sarrera 10 euro gostako da eta antzezlana burutzerakoan, zintzur-bustitzea hartzera ere gonbidatu dute, «bi solas egiteko bertze behatzaile eta arizaleekin, adiskideki».
Familia baten istorioa erakutsiko daukute sei hitz-ekartzaile, musika-egile eta istorio xumeen oroitzaile diren arizaleak, «gure gogorat emanez doi bat oroitzen garen argazki eta potreetan agertzen ez diren jendeak.