Larrungo trena ekainaren 6an, larunbatean, idekiko da berriz ere. Langile guziak pozik dira idekiera honekin, eta bisitariei harrera ona eginen diete neurri sanitarioak zorrozki errespetatuz.
Larrungo trena ekainaren 6an, larunbatean, idekiko da berriz ere. Langile guziak pozik dira idekiera honekin, eta bisitariei harrera ona eginen diete neurri sanitarioak zorrozki errespetatuz.
Egunean zortzi irteera eskainiko dituzte: 09:30, 10:00, 11:00, 12:00, 13:15, 14:15, 15:15 eta 16:15.
Euskal Herriko gailur mitiko honetan naturaz ahalik eta hobekien baliatzeko, segurtasuna eta lasaitasuna eskeini nahi diete bezeroei eta horretarako, nahitaez bete beharrekoak azpimarratu dituzte. Honela, lekuak erreserbatu behar dira telefonoz (irteera baino ordu lehenago posible izanen da), hondoko zenbakian: 05 59 54 20 26. Ez da salmentarik izanen bertan erreserbarik gabe. Maskara eramatea ere beharrezkoa izanen da (11 urtetik goitiko pertsonentzat) geltokietan eta treinen barnean bidaien bitartean. Aurreikusitako ibilbideak eta oztopo keinuak errespetatu behar dira.
Horrez gain, neurri zehatzak plantan emanak izan dira:
- Gunearen antolaketa eta bidearen seinaletza, zirkulazio norabidea bermatzeko (azpiko eta gailurreko geltokietan), pertsonen arteko interakzioak ahalik eta gehien mugatzen dituena.
- Gunean dauden hainbat puntutan eskuragarri dagoen soluzio hidroalkoholikoa
- Trenean kompartimenduen bereiztea eta jartzeko kokapen-arauak
- Trenak desinfektatzea bidaia bakoitzean.
- Komun publikoen garbiketa indartua.