Herri Urrats jaialdiaren 37. edizioa maiatzaren 10ean zen burutzekoa Senpereko aintzira inguruan, baina koronabirusaren ondorioz, antolatzaileek bertan behera utzi behar izan zuten jaialdia. Apirilean jakinarazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk Herri Urrats, Araba Euskaraz eta Ibilaldia, denak bertan behera geratu zirela eta Tuteran egitekoa zen Nafarroa Oinez 2021era gibelatu dutela. Orain jakinarazi dutenez, Herri Urratsek badu bigarren data: irailaren 20a. Osasun egoerak ahalbidetzen badu, egun horretan egingo da jaialdia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.