Artxiboko irudiak

Sarako Ortillopitz: XVII. mendeko euskal baserriak ezagutzeko azalpenak Elias Tapiaren ahotik

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 3a, 08:00

Euskal Herrian etxea ondasun bat baino gehiago da, arkitektura baino gehiago. Etxea memoria da, eta etxe bakoitzak bere historia du. Sarako Ortillopitz baserrira hurbildu ziren 2003an Ttipi-Ttapa Telebistako kamarak, XVII. mendeko baserri eder hori nolako den ezagutzeko. Azalpenak Elias Tapiak eman zizkigun, eta bere ahotik entzunen dugu nola zaharberritu eta egokitu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun