Koronabirusa

Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko biztanle bakoitzari bina maskara banatuko die doan datozen asteetan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 26a, 08:00
Maskarak berriro erabili ahal izateko 60 gradutara garbitu beharko dira.

Euskal Hirigune Elkargoak 600.000 maskara banatu nahi ditu doan Ipar Euskal Herriko herritarren artean datozen asteetan; hau da, biztanle bakoitzeko bina maskara.

Frantziako Gobernuak iragarria du maiatzaren 11n hasiko dela konfinamendutik ateratzeko lehen fasea, eta haren helburuetako bat orain herritar guztiek maskara eskuratzea da. Maskara horiek, berriro erabili ahal izateko 60 gradutara garbitu beharko dira.

Maiatzaren 11 baino lehen 300.000 maskara banatzea dute helburu, eta gainerakoak hurrengo egunetan, 100.000 maskara astean. Elkargoak 1,7 milioi euroko inbertsioa eginen du, Maite Ubiria kazetariak Naiz.eus-en jaso duenaren arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun