Koronabirusa

Ipar Euskal Herrian maiatzaren 11ra arte luzatu dute erabateko konfinamendua

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 14a, 09:00

Sarako plaza.

Egun horretatik aitzinera industria, merkataritza eta zerbitzuak martxan jarriko dira. Haur eskolak, lehen mailako ikastetxeak, kolegioak eta lizeoak egun horretan hasiko dira ateak irekitzen, hori bai, arau berriekin. Unibertsitateak, ordea, udan zabalduko dituzte, oraindik zehaztu ez duten egunean. Jatetxeek, ostatuek, hotelek eta antzokiek itxita segituko dute.

Hala jakinarazi zuen atzo ilunabarrean Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Jaialdiak eta ikuskizun handiak gutienez uztailaren erdialdera arte debekatuta izanen dira. Horrekin batera, zenbait tokitan maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izanen da, hala nola, garraio publikoan, eta maiatzaren 11 baino lehen herritar guztien eskura paratuko omen dituzte. Gainerakoan, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeekiko mugak itxita segituko dutela ohartarazi zuen atzoko agerraldian Macronek, «bertze agindu bat eman arte».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun