Koronabirusa

Martxo hondarrean Saran egitekoak ziren lasterketak ere bertan behera utzi dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 17a, 08:30

Martxoaren 28an hirunaka errelebo lasterketa egitekoa zen Saran eta biharamunean, 22 kilometroko lasterketaren 15. edizioa. Koronabirusaren ondorioz, ordea, Sara Korrika talde antolatzaileak bi lasterketak ez egitea erabaki du. Izena emana zutenek dirua bueltan jasotzeko aukera izanen dute, edo nahiago badute heldu den urtean martxoaren 27an eta 28an eginen diren lasterketetarako gordetzen ahalko dute parte hartzeko eskubidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun