Senpereko bestak ereiaroaren 27tik uztailaren 2ra iraganen dira

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 26a, 06:46

Igande arratsaldean eginen dute ahate-jokoa.

Jondoni Petri bestak datoz egunotan. XVIII. mendeko euskarari buruzko hitzaldiarekin hasiko dira eta usaiako egitarauaz gain berrikuntza zonbait gehituko dituzte.

Ereiaroaren 27a, ortzeguna
19:30 Senpereko (eta Lapurdiko) Euskara XVIII. mendean mintzaldia (Xabier Elosegi).

Ereiaroaren 28a, ortziralea
12:00etan zaharren bazkaria La Nivelle jatetxean. 14:00etan Eskolen lasterketa, kirol zelaian. 18:30ean eta 19:30ean esku huskako Senpereko openaren finalerdiak, Gantxiki trinketan, SPUC pilotak antolatua. 20:00etan Aperitifa, pilota plazan. 21:30ean Herriko zikiroa (pilota plazan), Emile Negelouak animaturik. Etxeratzea taxiaz urririk.

Ereiaroaren 29a, larunbata
12:00etan txopinazoa eta besta komiteari herriko gakoen ematea eta urteko kirolarien sariztatzea. 13:00-18:00  Haurren Xokoa, euskaraz jostatzeko gunea  urririk. 13:00etan Piknika. 14:00etan  jokoak eta musika. Euskaraz bizi taldeak proposaturik.14:30ean Baso pong lehiaketa. 16:00etan  Joelette oinezko ibilaldia, SPUC lasterkak antolaturik. 16:00etan eta 17:00etan Euskal herriko txapelketaren esku huskako partidak pilota plazan. 20:30ean Atungorri jastaketa Santiago jatetxean. 22:30ean Kontzertua Willis Drummond taldearekin. 00:00etan dantzaldia Herri'tmo taldearekin. Egun osoa Banda Airoskik alaitua.

Ereiaroaren 30a, igandea
10:30ean besten meza, tanborrada, Emak-Horeko kantorea eta bateria txarangaren parte hartzearekin. 11:30ean Esku huskako Senpereko openaren finala, Gantxiki trinketan. 12:00etan Aperitifa Herriko Etxeak eskainirik tanborada eta bateria txarangak animaturik. 13:30ean senpertarren bazkaria. Paella, Ramuntxo Santestebanek prestatua eta Bizounours txarangak animaturik. 16:30ean tonbola. 18:00etan ahate-jokoa. 19:00etan Julen Borthaire eta Eneko Lamotheren kantaldia. 19:30ean Mattin Lerissaren kantaldia. 20:30ean Bakailao- risotto Lasai jatetxean. 22:00etan dantzaldia Xitoak taldearekin egun osoan Elektro Txufla txaranga.

Uztailaren 1a, astelehena Mafia Eguna
12:00etan eskeak herrian. 16:00etan besta komitearen desfilea. 16:00etan gazteen pilota txapelketaren finalak esku huska pilota plazan. 20:30ean Mutxikoak Patxi ta konpainia taldearekin. 20:30ean Merluxa Koskera jastamena La Nivelle n 21:00ean gaualdia Polekelekek alaiturik.

Uztailaren 2a, asteartea Kazetas eguna
14:00etan Petanka lehiaketa Berges parkean. Eguna eta gaualdi alaitua txaranga, kontzertuak eta DJ batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun