San Juan suak herriz herri

Gaurik laburrena ospatuko dute larunbatean Zugarramurdiko lezean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko eka. 19a, 20:00

Zinema, musika eta astronomia uztartzen dituen ibilaldi sinfonikoa izanen dute 20:00etan hasita.

Navarra Film Commission elkartearen X. urteurrenaren karietara, Zugarramurdiko lezean Gaurik laburrena ospakizuna antolatu dute. Larunbat honetan, ekainak 22, 20:00etan zehaztu dute hitzordua. Bertaratzen diren ikusleek zinema, musika eta astronomia uztartzen dituen ibilaldi sinfonikoaz gozatzeko aukera izanen dute. Star Wars Suite taldearen doinuak eta Jabier Armentiaren testuak izanen dituzte entzugai.

Informazio gehiagorako edo sarrerak eskuratzeko: www.turismozugarramurdi.com.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun