Geroa Bai izan da bozkatuena Xaretan, Navarra Suma baino 3 boto gehiagorekin

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 29a, 09:14

Geroa Baik irabazi ditu hauteskundek Xaretan 77 botorekin eta 2016ko hauteskundeetan irabazle atera zen UPN-PPri nagusitasuna kendu dio. Navarra Sumak 74 boto eskuratu ditu orain. 2016an UPN-PP eta Ciudadanosen artean 117 boto erdietsi zituzten. Hirugarren indarra EH Bildu da 72 botorekin eta Unidas Podemos ere jautsi egin da botoetan: 2016an 65 eskuratu zituen eta orain 29.

Herri bakoitzak, ordea, argazki desberdina erakusten du. Urdazubin Navarra Suma da garaile 58 botorekin, Geroa Baik baino 2 boto gehiago eskuratuz. Hirugarren EH Bildu 35 botorekin eta laugarren PSOE 32rekin. Zugarramurdin, ordea,  EH Bildu izan da garaile 37 botorekin. Bigarren Geroa Bai 21 botorekin eta segidan Navarra Suma eta Unidas Podemos, 16 eta 15 botorekin, hurrenez hurren.

Parte-hartzeari dagokionez, aldiz, desberdintasun nabarmenak daude bi herrien artean. Urdazubin % 76,51ko parte-hartzea izan den bitartean, Zugarramurdin % 60,55ekoa izan da, ia 17 puntu gutiago, alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun