Atzo hainbat ekitaldi eta aurkezpen izan zituzten. Goizean, Aintzane Lasarte eta Iñaki Martiarenaren Nekatorena proiektua eta Euskaltzaindiaren azken argitalpenak izan ziren nagusi. Arratsaldean, berriz, Juan Carlos Etxegoien Xamarren Etxera bidean, Kepa Altonagaren Duvoisin kapitainaren malura eta Asisko Urmenetaren Xahoren biografikoa lanak ezagutu ahal izan ziren. Severine Dabadie eta Itxaro Bordak Poema bat da herri hau lana aurkeztu zuten eta ondotik Xabier Erkizia, Lucas Rullo eta Arantxa Iturbek Afoniak lana izan zuten hizpide.
Bien bitartean, eguerdian Ikuska sariak banatu zituzten. Aurten Juan Mari Txoperena eta Rafael Zubiriarentzat izan dira.