Elkarteko zuzendaritza osatzen duten Ana Alzuiet, Itziar Rementegi, Ainhoa Miura eta Anaxtaxi Bidartek lan polita egin dute herriko emakumeak plazara irten daitezen. Honako hau da egitaraua:
- Martxoaren 2arekin, Virginia Imazen antzerki komikoa izanen dugu herriko Kultur Etxean, 19:30ean. Sarrera doan izanen da.
- Martxoaren 7an, 19:00etan Nagore Laffageren amak hitzaldia emango du Kultur Etxean. Hitzaldiarekin batera, dokumentala ikusi ahalko da. Sarrera doan izanen da.
- Martxoaren 8, 9 eta 10ean kirol tailerra, autodefentsa pertsonala lantzeko. 09:30ean hasi eta 13:30 bitartean Leorlaseko eskola publikoaren kiroldegian. Izen ematea, doan izanen da.
- Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratzea eginen dute Herriko Etxearen aintzinean, 17:00etan. Igualarrek eta Udalak berdintasunaren alde eginiko kartela aurkeztuko da.
- Martxoaren 9an, urteroko Sagardotegia. Aurten Lesakako sagardotegi batean izanen da afaria. Bazkideentzako autobusa doan izanen da, eta Urdazubiko herriko plazatik, Salbatore Plazatik, 20:00etan abiatuko da. Ohikoak dituen geltokiak izanen ditu, izen ematen dutenen arabera.