Urdazubiko inauterietan auzoz auzo eta bentaz benta ibiliko dira igandetik asteartera

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 1a, 08:15

Urdazubiko gazteak baserriz baserri eta bentaz benta ibiliko dira inauterietan.

Urdazubiko inauteriak ere aste hondarrean ospatuko dituzte. Igandetik asteartera, bentaz bentaz eta auzoz auzo ibiliko dira gazteak.

Martxoak 3, igandea

Goizean gazteen gosaria izanen da Gauiñara elkartean Segidan mozorroak jauntzi  (gaia: ofizioak) eta Dantxarineatik barna, bentaz-benta abiatuko dira eskean ilundu arte, Beñat Mitxelena akordeoilaria lagun dutela. 18:00etan mozorroturik etortzen diren haurrek sorpresa izanen dute. 22:00etan pintxoak eta musika denendako.

 

Martxoak 4 eta 5, astelehena eta asteartea

09:30 aldera herriko haurrak elkartu eta etxez-etxe eskean ariko dira eta bukatzean herrira jautsiko dira. Gazteak, berriz, 10:00etan elkartuko dira eta kafea ttanttarekin hartu ondotik, baserriz-baserri ibiliko dira eskean trikitixa eta panderetarekin. 21:30ean pintxoak eta musika denentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun