Dena prest dute Saran Idazleen Biltzarraren 35. ediziorako

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mar. 28a, 08:33
Hainbat lagun bilduko ditu aurten ere Idazleen Biltzarrak Saran.

Auxtin Zamora eta Jean Claude Larronde sarituko dituzte apirilaren 1ean eta 2an iraganen den biltzarrean

Joan den urtean bezala, aurten ere bi egunez iraganen da Idazleen Biltzarra, apirilaren 1ean, igandea, eta apirilaren 2an, Bazko astelehena. Bietan ere eskaintza zabala prestatu dute  35. edizio honetan. Hitzordua kiroldegian da.

 

Apirilak 1, igandea

15:00etan irekiko dute biltzarra, eta Sarako eskola publikoa, Azkaingo ikastola, Senpereko ikastola eta Donibane Lohizuneko Xantako Kolegiokoen lanak ikusteko aukera izanen da. Ondotik hainbat libururen aurkezpenak eginen dituzte: 16:20etik 17:30era Allande Etxart, Maddi Zubeldia, Anne Frucher, Roger Geyer eta Pirre Accodek beraien lanak aurkeztuko dituzte.

17:30etik aitzinera, Michel Duvert, Manuel Urtizberea, Paul Badiola eta Catherine Marchand idazleek mintzaldiak eskainiko dituzte.

 

Apirilak 2, astelehena

10:00etatik 11:00etara Zuraideko eskola, Senpereko eskola pribatua, Hendaiako San Bixente eskola eta Aiherreko eskolakoen lanen erakusketa izanen da ikusgai.

11:00etan idazleen aurkezpenak hasiko dira: Txomin Peillen, Eneko Bidegain, Eric Dicharry eta Koldo Zuazoz gain, Euskaltzaindiako Jean-Baptiste Coyos, Xarles Bidegain eta Annde Urrutiak aurkezpenak eginen dituzte. Aipatzekoa da 11:30ean Koldo Zuazok herriko saria hartuko duela Battit Laborde auzapezaren eskutik.

12:30etik aitzinera, Biltzarreko sari nagusia emanen diete Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larronderi. 14:30ean, Isabelle Saphore eta Philippe Saubadine idazleek aurkezpenak eginen dituzte.

Arratsaldez, 15:00etatik aitzinera, idazle andanak mintzaldiak eskainiko dituzte: Ttotte Etxebeste, Amaiur Blasco, Juankar Lopez Mugartza, Joxe Gimenez Maia, Auxtin Zamora, Pierre Olagarai, Maite Olhagaray, Martin Bouchet, Jean Claude Larronde eta Asisko Urmenetak.

Igandean, 16:00etan eta 17:00etan eta astelehenean, ordu horietan eta 11:00etan, irakurketa musikalak eskainiko ditu Kiribil Konpainiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun