Urdazubiko inauterietan auzoz auzo eta bentaz benta ibiliko dira igandetik asteartera

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 6a, 14:50
Etxez etxe eta azuzo auto ibiliko dira gaztea Urdazubin.

Ortziralean, Zugarramurdiko haurrekin batera mozorrotuko dira eskolan

Urdazubiko inauteriak ere aste hondarrean ospatuko dituzte. Ortziralean, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskoletako haurrak mozorrotuko dira eta igandetik asteartera, bentaz bentaz eta auzoz auzo ibiliko diren gazteen txanda izanen da. 

 

Otsailak 9, ortziralea

Bi herrietako haurrak eskolan mozorrotu eta arratsaldean herrira jautsiko dira.

 

Otsailak 11, igandea

Goizeko 9:30ean gazteen  gosaria izanen da Gauiñara elkartean Segidan mozorroak jauntzi eta Dantxarineatik barna, bentaz-benta abiatuko dira eskean ilundu arte. Ondotik, herrira hurbilduko dira, Karretero ostatura. 21:30ean Mozorroturik etortzen diren haurrentzat sorpresa! 22:30ean  pintxoak eta Modestoren eskutik dantzaldia izanen dira.

 

Otsailak 12 eta 13, astelehena eta asteartea

09:30 aldera herriko haurrak elkartu eta etxez-etxe eskean ariko dira eta bukatzean herrira jautsiko dira. Gazteak, berriz, 10:00etan  elkartuko dira Karretero ostatuan eta kafea ttanttarekin hartu ondotik, baserriz-baserri ibiliko dira eskean trikitixa eta panderetarekin. 21:30ean pintxoak eta musika denentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun