Gero, kaxkoan barna, proiektuan planteatzen dena non egin nahi duten eta zer tamainakoa izanen den azaldu zitzaien bertaratutakoei. Antolatzaileak, Larrun ez hunki kolektiboak, hagitz balorazio ona egiten du mendi martxaren inguruan, baina, aldi berean, argi utzi nahi du horrekin ez dela deus akautzen eta lanean segituko dutela proiektua gelditu arte.