Larrun 2020 proiektuaren kontrako mendi martxa antolatu du Larrun ez hunki kolektiboak azaroaren 19an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 17a, 07:30

Sara, Bera, Urruña eta Azkaingo ordezkariek eman dute mendi martxaren berri, Sant Inazekolepoan.

Sara, Bera, Azkaine eta Urruñatik abiatuko dira ibiltariak Larungo kaxkora eta han ekitaldia izanen dute

Akitaniako Departamentuak Larunen egin gogo duen proiektuaren kontrako mendi martxan antolatu du Larrun Hunkin kolektiboak azaroaren 19an. Horren aurkezpena egin zuten azaroaren 9an kremailera trena abiatzen den Sant Inazeko lepoan. Asmoa, ibiltariak Sara, Bera, Azkaine eta Urruñatik abiatuta Larungo kaxkoan bat egitea da.

 

Azaroaren 19an, Saratik 08:30ean abiatuko dira Omordiako (pizina) aparkalekutik; Beran, 08:30ean izanen dute hitzordua Altzateko plazan eta 09:30ean Landagaitan; Azkainen, 09;00etan abiatuko dira harrobitik eta Urruñan, 08:30ean Trabenian. 11:00etan kaskoan elkartu eta ekitaldia izanen dute, irakurketa batekin eta proiektua zertan den azalduz eta ondotik pik-nika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun